2011/06/22

6.mailakoei AGURRA!!

Azkeneko egunak dituzte 6.mailako ikasleek Domingo Agirre eskolan. Urte guzti hauetan asko ikasi dute, lagun asko egin dituzte eta esperientzia zoragarriak bizi izan dituzte. Egin duten lana astuna eta gogorra izan arren, jasotako bizipenak ederrak izan dira. Txiki txikitan eskolan hasi eta instituturako bidea hartu dute.
Agur berezia prestatu du Txomintxo musikalarik 6.mailakoentzat bihotz bihotzez beraientzako bi bertso hauek idatzi ditu:

Domingo Agirre eskolan
urteak ikasten,                
lan asko egin arren         
beti ondo pasatzen          
lagun asko eginez       
elkar bizi izaten              
irakasle guztiok              
zaitugu maitatzen           

Irakurtzen, idazten          
dantzan eta abesten        
mate, ingurune, zientzia  
ta kirola egiten                
horrela segi ezazu            
ikasle ona izaten              

Domingo Agirre eskolak
ez zaitu ahazten.              



Ondorengo esteka klikatu bertsoa entzuteko  http://www.ivoox.com/bertsoa_md_708597_1.mp3



6.mailako ikasleak abeslari bikainak direnez, beraien abesti zoragarri hauekin gozatzeko aukera ezin hobea dugu. "Izarrei begira" eta "mobila eta kontrola" abestiak interpretatzen dituzte ondorengo bideoetan. 



                                      







2011/06/21

ELKARBIZITZA JAIA 2011

MAITE ZAITUT- DENOK DANTZAN!!!

Beno,  hemen duzue ekainak 18an bizi genuen esperientzia politaren ondorioa. Hurrengoan ahaleginak egingo ditugu bai koreografia eta bai grabazioa hobetzeko, baina tira! lehenengo aldia izateko ez dago gaizki ezta?

Eskerrik beroenak dantzan parte hartu zuten guztioei, aurretik koreografia erakusteko bideoaren  grabazioan parte hartu zuten irakasle eta ikasleei eta larunbatean parte hartu zuen  musika-animatzaileari.

2011/06/14




MAITE ZAITUT ABESTIAREN KOREOGRAFIA 6.mailakoak DANTZARI !!

Kaixo guztioi:
Dakizuen bezala datorren larunbatean bazkaria izango dugu eskolako frontoian. Bazkal ostean, dantzaldia izango da eta "maite zaitut" abestiaren koreografia denok batera dantzatuko dugu.  6.mailako ikasle talde bat bildu eta zuek etxean dantza ongi praktikatzeko, Txomintxo musikalarik lagunduta bideo grabaketa egin dute eskolan. Animatu eta dantzara!!


 



2011/06/03

MAITE ZAITUT

MAITE ZAITUT
Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.

Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut

Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan: 


Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut
 

MAITE ZAITUT

Dakizuenez, Ekainak 18an eskolako frontoian elkartuko gara 14:00ak aldera. Bazkari eder bat izango dugu eta ondoren denok dantza egitera!
Festari bukaera emateko, denok elkarrekin Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Maite Zaitut" dantza egingo dugu, eta denok esaten dugunean, DENOK esan nahi du, (aitaxok, amatxok, irakasleok, ikasleok,...)beraz, hemen duzue dantza ikasten hasteko  bideotxo bat  eta aurrerago, agian, beste sorpresatxoren bat ere izango duzue...,beraz erne egon!

LASTER ARTE!!!


Cómo sabéis, el próximo 18 de junio, nos reuniremos hacia las dos del mediodía en el frontón del cole para celebrar una comida popular y después a bailar!!!.
Para finalizar la fiesta, todos y todas juntos bailaremos la canción  "Maite Zaitut" de Takolo.Pirritx y Porrotx. Y cuando decimos todos y todas juntos, sí, sí, queremos decir TODOS y TODAS ( madres, padres, profes-as, alumnos-as,...). Por lo tanto, aquí os ponemos de momento el video de los payasos para que vayáis ensayando y más adelante puede que haya más sorpresas así que ¡permaneced atentos!

¡HASTA PRONTO!




http://www.youtube.com/watch?v=qgkWPb9xrr0&feature=related

2011/04/03

INAUTERI EMANALDIKO ARGAZKIAK!!



Zoragarri egin zenuten guztiok dantza inauteritan eskolako frontoian izan zen emanaldian.
ZORIONAK GUZTIOI!!
Txomintxo musikalari zuei dantzan ateratako argazkiekin pelikulak prestatzen aritu da. Honela zuek dantzari trebeok nahi dezuenean ikus ahal izango dituzue argazki ederrak!!


                                       








 




2011/02/16

JAPONIARI BURUZKO MURAL DIGITALA

Zoragarria da Amagoiak eta Txomintxok prestatu duten mural digital  Japoniarra. Bertan folklorearen esan nahia eta Japoniako geisha eta samuraiei buruzko informazioa ageri dira.
Murala Txomintxo musikalari blogean ikus dezakezu baina nahi baduzu, mural digitalak duen benetako tamainan ikus dezakezu   http://amagoia.glogster.com/japonia/   enlazean klikatuz.
  


2011/02/12

INAUTERITAKO TALDEAK 1.mailatik 6.mailara

Kaixo guztioi !!! Dagoeneko inauteritako dantzak entsaiatzen ari zarete musika gela eta Txomintxok abestiak eta bideoak antolatu ditu, zuek zuen etxeetan entsaitzeko.

1.mailakoak Hungariako kaldereroz mozorrotuko zarete eta kalderero martxa interpretatuko duzue. Beraz entzun kalderero martxa  eta ongi entsaiatzeko aukera izango duzue.


Ir a descargar

Klikatu kaldereroak hitzean eta informazio interesgarri eta polita aurkituko duzu. KALDEREROAK 

     


2.mailakoak Greziarrez jantzita sirtakia dantzatuko duzue. Sirtakia Greziako dantza da eta zuek "Zorba el Griego" pelikulan dantzatzen den sirtakia dantzatuko duzue. Asko ensaiatu duzue dagoeneko eta oso ongi egingo duzue dantza  inauteritan. Begiratu pelikulako bideoan sirtaki dantza nola egiten duten eta zuk ere dantzatu beraiekin animo!!





Sakatu "play" botoia sirtakia entzuteko eta dantzara!!!


Ir a descargar


3.eta 4.mailakoak Amerikako Perutarrak izango zarete eta dantza zoragarria egingo duzue. Asko entsaiatu duzue dagoeneko eta oso nekatuta amaitu duzue musika gelan dantza eta lan asko egin ondoren. Zoragarria izango da zuei dantzan ikustea baina, orain ikus ezazue ondorengo perutarrek nola dantzatzen duten.



Musika gelan entzuna duzue Peruar dantzaren doinua baina berriro entzutea ederra izango litzake... gainera honela dantza pausoak entsaia ditzazkezu!!

Ir a descargar


Amerikatik Asiara salto egin eta txinatarrez jantziko zarete 5.mailakoak. Txomintxo musikalari Txinaraino joan da bertako dantzak ikastera eta ondorengo dantza polit hau ikasi du dantzatzen. Zuk ere ikasi beharko duzu inauteritako festan jarduteko beraz, ikusi ondorengo bideo txinatarra!!!


Dantza ederto egingo duzuela badaki Txomintxok baina gehiago entsaiatzea nahi izanez gero, ondorengo bideoan entzungo duzue "Twelve girls band" talde txinatarraren abestia.




Japoniarrak ere izango ditugu inauteritako festan eta  6.mailako geisha eta samuraiak gogor aritu zarete musika gelan. Beraz, zuentzat ondorengo geisha dantza, anima zaitez hartu abaniko pare bat eta dantzara!!!!



Adi geisha eta samurai guztiok!! dantza egiteko aukera paregabea duzue!! japoniar musika entzunaz dantzatu eta ongi pasa!!

Ir a descargar

2011/02/11

INAUTERIAK PRESTATZEN!!

Domingo Agirre eskolako guztiok inauteriak prestatzen ari gara eta nola ez Txomintxo Musikalaria lan eta lan ari da musika gelan. Frontoian egingo den festako dantzak ikasleekin ensaiatzen, abestiak lantzen...
Munduko kontinente desberdinen folkloreak errepresentatuko ditugu dantzatuz.
Begiratu mapa mundi hau eta kokatu zuen lurraldea bertan.










2011/01/29

ORKESTRA MAKINA!!!

Kaixo eskolako musikalari guztioi!!! Begira ezazue bideo honetan Txomintxok asmatu duen musika makina zoragarri hau. Txomintxok teknologia erabiliz musika egitea lortu du. Zoragarriak dira makina honek sortzen dituen efektuak hauengatik badirudi orkestra handi bat zuzenean musika interpretatzen ari dela. Gogoko izango duzulakoan, disfrutatu kontzertu berezi honetaz!!!




ONGI ETORRI GUZTIOI!!!

Legazpiko Domingo Agirre herri eskolako laguna dugu  Txomintxo eta denok ongi ezagutzen duzue. Oraingoan Txomintxo musika ikasten hasi da eta eskolako musika gelan oso gustora  aritzen da. Zuentzat blog hau sortu du, guztiok batera musika landuz ongi pasa eta asko ikasteko. Beraz ongi etorria guztioi!!!
"Txomintxo musikalari" blogean musika gelan lantzen ditugun gaiei buruzko informazioa, zuek ikasleok egiten dituzuen lanak, gelan lantzen ditugun edukiak, abesten dituzuen kantak, dantzak, bitxikeriak.. azalduko dira.