2011/01/29

ORKESTRA MAKINA!!!

Kaixo eskolako musikalari guztioi!!! Begira ezazue bideo honetan Txomintxok asmatu duen musika makina zoragarri hau. Txomintxok teknologia erabiliz musika egitea lortu du. Zoragarriak dira makina honek sortzen dituen efektuak hauengatik badirudi orkestra handi bat zuzenean musika interpretatzen ari dela. Gogoko izango duzulakoan, disfrutatu kontzertu berezi honetaz!!!




ONGI ETORRI GUZTIOI!!!

Legazpiko Domingo Agirre herri eskolako laguna dugu  Txomintxo eta denok ongi ezagutzen duzue. Oraingoan Txomintxo musika ikasten hasi da eta eskolako musika gelan oso gustora  aritzen da. Zuentzat blog hau sortu du, guztiok batera musika landuz ongi pasa eta asko ikasteko. Beraz ongi etorria guztioi!!!
"Txomintxo musikalari" blogean musika gelan lantzen ditugun gaiei buruzko informazioa, zuek ikasleok egiten dituzuen lanak, gelan lantzen ditugun edukiak, abesten dituzuen kantak, dantzak, bitxikeriak.. azalduko dira.