2011/02/16

JAPONIARI BURUZKO MURAL DIGITALA

Zoragarria da Amagoiak eta Txomintxok prestatu duten mural digital  Japoniarra. Bertan folklorearen esan nahia eta Japoniako geisha eta samuraiei buruzko informazioa ageri dira.
Murala Txomintxo musikalari blogean ikus dezakezu baina nahi baduzu, mural digitalak duen benetako tamainan ikus dezakezu   http://amagoia.glogster.com/japonia/   enlazean klikatuz.
  


2011/02/12

INAUTERITAKO TALDEAK 1.mailatik 6.mailara

Kaixo guztioi !!! Dagoeneko inauteritako dantzak entsaiatzen ari zarete musika gela eta Txomintxok abestiak eta bideoak antolatu ditu, zuek zuen etxeetan entsaitzeko.

1.mailakoak Hungariako kaldereroz mozorrotuko zarete eta kalderero martxa interpretatuko duzue. Beraz entzun kalderero martxa  eta ongi entsaiatzeko aukera izango duzue.


Ir a descargar

Klikatu kaldereroak hitzean eta informazio interesgarri eta polita aurkituko duzu. KALDEREROAK 

     


2.mailakoak Greziarrez jantzita sirtakia dantzatuko duzue. Sirtakia Greziako dantza da eta zuek "Zorba el Griego" pelikulan dantzatzen den sirtakia dantzatuko duzue. Asko ensaiatu duzue dagoeneko eta oso ongi egingo duzue dantza  inauteritan. Begiratu pelikulako bideoan sirtaki dantza nola egiten duten eta zuk ere dantzatu beraiekin animo!!





Sakatu "play" botoia sirtakia entzuteko eta dantzara!!!


Ir a descargar


3.eta 4.mailakoak Amerikako Perutarrak izango zarete eta dantza zoragarria egingo duzue. Asko entsaiatu duzue dagoeneko eta oso nekatuta amaitu duzue musika gelan dantza eta lan asko egin ondoren. Zoragarria izango da zuei dantzan ikustea baina, orain ikus ezazue ondorengo perutarrek nola dantzatzen duten.



Musika gelan entzuna duzue Peruar dantzaren doinua baina berriro entzutea ederra izango litzake... gainera honela dantza pausoak entsaia ditzazkezu!!

Ir a descargar


Amerikatik Asiara salto egin eta txinatarrez jantziko zarete 5.mailakoak. Txomintxo musikalari Txinaraino joan da bertako dantzak ikastera eta ondorengo dantza polit hau ikasi du dantzatzen. Zuk ere ikasi beharko duzu inauteritako festan jarduteko beraz, ikusi ondorengo bideo txinatarra!!!


Dantza ederto egingo duzuela badaki Txomintxok baina gehiago entsaiatzea nahi izanez gero, ondorengo bideoan entzungo duzue "Twelve girls band" talde txinatarraren abestia.




Japoniarrak ere izango ditugu inauteritako festan eta  6.mailako geisha eta samuraiak gogor aritu zarete musika gelan. Beraz, zuentzat ondorengo geisha dantza, anima zaitez hartu abaniko pare bat eta dantzara!!!!



Adi geisha eta samurai guztiok!! dantza egiteko aukera paregabea duzue!! japoniar musika entzunaz dantzatu eta ongi pasa!!

Ir a descargar

2011/02/11

INAUTERIAK PRESTATZEN!!

Domingo Agirre eskolako guztiok inauteriak prestatzen ari gara eta nola ez Txomintxo Musikalaria lan eta lan ari da musika gelan. Frontoian egingo den festako dantzak ikasleekin ensaiatzen, abestiak lantzen...
Munduko kontinente desberdinen folkloreak errepresentatuko ditugu dantzatuz.
Begiratu mapa mundi hau eta kokatu zuen lurraldea bertan.