1.mailakoak Hungariako kaldereroz mozorrotuko zarete eta kalderero martxa interpretatuko duzue. Beraz entzun kalderero martxa eta ongi entsaiatzeko aukera izango duzue.
Ir a descargar
Klikatu kaldereroak hitzean eta informazio interesgarri eta polita aurkituko duzu. KALDEREROAK



2.mailakoak Greziarrez jantzita sirtakia dantzatuko duzue. Sirtakia Greziako dantza da eta zuek "Zorba el Griego" pelikulan dantzatzen den sirtakia dantzatuko duzue. Asko ensaiatu duzue dagoeneko eta oso ongi egingo duzue dantza inauteritan. Begiratu pelikulako bideoan sirtaki dantza nola egiten duten eta zuk ere dantzatu beraiekin animo!!
Sakatu "play" botoia sirtakia entzuteko eta dantzara!!!
Ir a descargar
3.eta 4.mailakoak Amerikako Perutarrak izango zarete eta dantza zoragarria egingo duzue. Asko entsaiatu duzue dagoeneko eta oso nekatuta amaitu duzue musika gelan dantza eta lan asko egin ondoren. Zoragarria izango da zuei dantzan ikustea baina, orain ikus ezazue ondorengo perutarrek nola dantzatzen duten.
Ir a descargar
Amerikatik Asiara salto egin eta txinatarrez jantziko zarete 5.mailakoak. Txomintxo musikalari Txinaraino joan da bertako dantzak ikastera eta ondorengo dantza polit hau ikasi du dantzatzen. Zuk ere ikasi beharko duzu inauteritako festan jarduteko beraz, ikusi ondorengo bideo txinatarra!!!
Dantza ederto egingo duzuela badaki Txomintxok baina gehiago entsaiatzea nahi izanez gero, ondorengo bideoan entzungo duzue "Twelve girls band" talde txinatarraren abestia.
Japoniarrak ere izango ditugu inauteritako festan eta 6.mailako geisha eta samuraiak gogor aritu zarete musika gelan. Beraz, zuentzat ondorengo geisha dantza, anima zaitez hartu abaniko pare bat eta dantzara!!!!
Adi geisha eta samurai guztiok!! dantza egiteko aukera paregabea duzue!! japoniar musika entzunaz dantzatu eta ongi pasa!!
Ir a descargar
epa zermoduz? oso dibertigarria da bloga gure abestia eta dena dago leire leno esan dezun bezela nire ideia pudupipupu abestia jartzea da or uzten dizut nire ideia zeinena:kattalin jauregi Domingo Agirre ikastetxea 4.a
ResponderEliminarArratsalde on Txomintxo!!:
ResponderEliminarBenetan lan polita egiten ari zara Domingo Agirre ikastetxean. Ez dakit txinatar abestiak aukeratu dituzun jadanik, hala ez bada, bi proposamen bidaltzen dizkizut. Lehenengoa faroltxoekin egiteko, bigarrena aterkiekin. Ea gustatzen zaizkizun.
http://www.youtube.com/watch?v=sYY04f203eo&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=qURza4a-6Yc&feature=related
Amagoia