2011/06/22

6.mailakoei AGURRA!!

Azkeneko egunak dituzte 6.mailako ikasleek Domingo Agirre eskolan. Urte guzti hauetan asko ikasi dute, lagun asko egin dituzte eta esperientzia zoragarriak bizi izan dituzte. Egin duten lana astuna eta gogorra izan arren, jasotako bizipenak ederrak izan dira. Txiki txikitan eskolan hasi eta instituturako bidea hartu dute.
Agur berezia prestatu du Txomintxo musikalarik 6.mailakoentzat bihotz bihotzez beraientzako bi bertso hauek idatzi ditu:

Domingo Agirre eskolan
urteak ikasten,                
lan asko egin arren         
beti ondo pasatzen          
lagun asko eginez       
elkar bizi izaten              
irakasle guztiok              
zaitugu maitatzen           

Irakurtzen, idazten          
dantzan eta abesten        
mate, ingurune, zientzia  
ta kirola egiten                
horrela segi ezazu            
ikasle ona izaten              

Domingo Agirre eskolak
ez zaitu ahazten.              



Ondorengo esteka klikatu bertsoa entzuteko  http://www.ivoox.com/bertsoa_md_708597_1.mp3



6.mailako ikasleak abeslari bikainak direnez, beraien abesti zoragarri hauekin gozatzeko aukera ezin hobea dugu. "Izarrei begira" eta "mobila eta kontrola" abestiak interpretatzen dituzte ondorengo bideoetan. 



                                      







1 comentario:

  1. Zee ondoo abesteen genuuen...:)
    Leeire, Gogooan zaituguuu!(;

    ResponderEliminar